XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina belar pila bat dago zelai horretan! -protesta egin zuen haurrak.

Belarra besterik ez dago.

Izeba, belar pila bat dago zelai horretan!

- Agian belar hobea egongo da bestean -erantsi zuen alferrik izebak.

- Zergatik da hobea? -arin baino arinago heldu zen galdera.

- Oi, begira itzazu behi hauek! -oihu egin zuen izebak.

Trenbide ondoko ia zelai guztietan behiak edo idiak zeuden, baina izebak esan zuen moduarengatik, gauza arraroa omen zen.

- Zergatik da hobea beste zelaiko belarra? -errepikatu zuen Cyrilek.

Gaztearen aurpegian hura guztia gogaikarri zitzaiola nabari zen.

Gizon zakarra eta antipatikoa da, erabaki zuen izebak bere baitan.

Eta guztiz ezina gertatu zitzaion beste zelaiko belarrari buruz azalpen egokirik ematea.

Neskatila txikienak irtenbidea eskaini zuen Mandalayko Bidean errezitatzen hasi zenean.

Lehen bertsoa baizik ez zekien, baina gogoz ahalegintzen zen bere ezagupen urriei atarramendua bilatzen.

Bertsoa errepikatu zuen, behin eta berriz, ameslari-keinuz, baina ausarki eta ozenki; norbaitek neskatilari bertsoa goraki bi mila aldiz gelditu gabe errepikatu ezetz apostu egin ziola iruditu zitzaion gazteari.

Apostu egileak galdu egingo zuen seguraski.

- Hurbil zaitezte ipuin bat entzutera -esan zuen izebak, gazteak berari bi aldiz eta alarmagailuari behin begiratu eta gero.